Goi mailako afari beganoa egingo dute Egian
Reflex gunean hainbat jarduera alternatibo antolatzen dituzte; Culinarilangus, gastronomiari loturiko jarduera, kasu. Iaz, mugalariak gaitzat hartuta, sukaldari frantziar bat gonbidatu zuten, kontrabandoarekin lotutako produktuekin menu bat prestatzeko.
Aurten, berriz, afari begano bat prestatuko dute Garraxi jatetxean, igandean. Animalienganako errespetuan oinarritutako bizimodua eta filosofia da beganismoa, eta pertsona beganoek ez dute animalietatik eratorritako produkturik kontsumitzen.
Toni Rodriguez sukaldari begano ezagunak prestatuko du afaria. Errezeta berritzaileak eta gutiziak prestatzen eskarmentu handia du Rodriguezek.
Barazkijale bihurtu zen lehenik, eta, ondoren, begano. Elikagai aukera murritza izango zuela usteta, laguntzaile gisa hasi zen lanean hainbat jatetxe beganotan. Eginez ikasi zuen, eta gaur egun gozogintza beganoan ikur bihurtu da.
Igandeko afaria ere berak prestatuko du, eta 30 euroren truke, goi mailako jaki beganoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Erreserbak Espacioreflex.org webgunean edo Garraxi jatetxean egin daitezke. 21:00etan izango da afaria.
Egiako