Euskararen Egunari begira jarri da hiria
Bertsoak izan dira lehen asteburuko protagonistak.
Euskararen Eguna iristear dagoen honetan, euskarazko jardueretan sartu da dagoeneko hiria. Hain zuzen ere, abenduaren 3a izango da bertako hizkuntza aldarrikatzeko eguna, baina egitarau zabala topa daiteke auzoz auzo, bi astetan barrena. Asteburu honetan bertan, Añorgan eta Loiolan bertsoak izan dituzte protagonista. Zehazki, Loiolan, Aiko taldearekin erromeria egitekoak ziren, baina euriaren ondorioz atzeratzea erabaki dute. Edonola ere, bertsoek ez dute hutsik egin, eta Andoni Egaña eta Jon Maiak saio txiki bat eskaini dute, Eliza kalean. Ondoren, bertso-bazkarira joan dira bertan bildutakoak, Hontza elkartera. Añorgan, berriz, bertso paper emanaldi musikatua egitekoak ziren atzo, Zinean; auzoko bertso eskolaren eskutik. Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik da aurtengo Euskararen Eguneko leloa. Hala, euskaldun berriei euskaraz ikasteteagatik eskerrak ematea dute helburu antolatzaileek. Joan den ostegunean aurkeztu zuten Donostiako Euskararen Eguneko egitarau zabala, udaletxean, eta