Gabonetako apaingarriak hari dsira jartzen loiolatarrak. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Gero eta gutxiago falta da Gabonak iristeko, eta jada argiak jarri dituzte hainbat kaletan. Loiolatarrek, ordea, modu berezi batean apaindu ohi dute auzoa. Imajinazioari tira egin, eta hainbat objektu erabiltzen dituzte auzoko txoko guztiak alaitzeko. Gainera, Atari Eder plazan jaiotza erraldoi bat jartzen dute urtero. Auzotarrek elkarlanean prestatzen dute auzoa gabonetarako, eta jada hasi dira lehen apaingarriak jartzen: elurrezko panpinak, izarrak, peluxeak… Denen artean objektuak biltzen dituzte, auzoa apaindu ahal izateko. Gehiena berrerabilitako materialekin egiten dute.