Alerta laranja ezarri dute euriagatik
Txomin eta Martuteneko bizilagunei eskatu diete igo ditzatela autoak Garberara. Gauean Urumearen maila egonkortu egin dela jakinarazi dute, eta jaitsi egingo dela.
Txomin eta Martuteneko bizilagunei eskatu diete igo ditzatela autoak Garberara, auzoetara jaisteko autobus publikoak jarri dituzte eta. Urumean alerta laranja ezarri dute euriagatik, eta prebentziorako neurriak hartu ditu udalak. Halere, 21:30ean jakinarazi du Urumearen ur maila egonkortu egin dela eta jaisten ari dela. Garberara joateko lehen autobusa 7:00etan irtengo da (zerbitzua 10:00ak arte mantenduko dute), autoa bertan utzi duten bizilagunentzako.
Udalaren Krisi Mahaiak bilera egin du Urumea ibaiaren egoera aztertzeko, behin alerta laranja emanda, gainezka egiteko arriskua dela –eta Hiritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek auzotarrei lasai egoteko esan die: “Krisi Mahaian prebentzio neurriak hartu dira egoera ahalik eta hobekien kontrolatzeko”.
Martutenen Urumea ibaiaren egoera aztertu dute 14:00etako bileran. Bertako iturriek aditzera eman dutenez, protokoloak aktibatu dira eta, besteak beste, auzotarrei SMS bidez abisatu zaie adi egon daitezen. Era berean, bertan egiten ari den obraren arduradunek aditzera eman dute, horrelako kasuetarako protokoloa aktibatu dutela. Eta beraz, obra gelditu, makinak atera eta ibai ertzean dauden objetuak kendu dituzte.
Denboralea dela eta Pasealeku Berria moztu dute, eta Parte Zaharreko Aldamar kalea ere bai.