Pasealeku Berria itxi egingo dute 15:00etan, olatu handiak espero baitituzte.
Kontxa pasealekua gaur. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Alerta laranja ezarri dute
prezipitazio iraunkorragatik. Gipuzkoa ekialdeko zenbait lekutan 80 l/m² baino gehiago pilatuko dira gaur. Eguna amaitu bitartean Urumeako eta Oriako goi-arroko zenbait lekuan 40-60 l/m² pilatu daiteke.
Urumeako bailaran euriteek izan dezaketen eragina dela eta, jarraipen mahai teknikoa indarrean jarri dute. Krisi mahaia Babes Zibilak, udaltzaingoak, suhiltzaileekk eta udalaren hainbat departamentuk osatzen dute. Horiek guztiak elkarlanean arituko dira egoerari aurre egiteko.
Hiritarren Segurtasuna eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek krisi mahaia deitu du 14:00etan operatiboa koordinatzeko. Babes Zibilak alerta horia laranjara handitu du Urumea ibaiko goi-arroa gainezka egiteko arriskua dela eta.
Haizea ere gogor jotzen ari da, eta olatu handiak espero dituzte 15:00etatik aurrera. Udalak ohartarazi du
Pasealeku Berria itxi egingo duela (Argazkilarien Elkartetik Aquariumeraino).