Igandeko lasterketaren harira elkarrizketa egin dio IRUTXULOKO HITZAk Egiako korrikalari afizionatuari.
Tanit Lezeta.
Donostiako Maratoia iristear da, eta datorren igandean 7.000 lagun inguruk igaroko dituzte hiriko kaleak, hainbat orduz korrika. Emakumeen partaidetza pixkanaka bada ere igotzen ari da lasterketa horretan ere, eta igandean zapatilak jantzita ibiliko da berriro ere Tanit Lezeta (Egia, 1980). Hiru Hondartzetako Krosa izan zen Lezetaren lehen erronka, eta ordutik beste hainbat lasterketetan parte hartu du, maratoiak egitera iritsi arte. Korrikalari afizionatuarekin egon da IRUTXULOKO HITZA, eta ostiraleko papereko edizioan argitaratuko du berari egindako elkarrizketa: “Txikitatik izan naiz kirolaria eta mugitua. Baina korrika egiten hasi nintzen institutuan nengoela, azterketa garaian. Nire amak korrika egiten zuen eta animatu egin nintzen berarekin”.