IRUTXULOKO HITZA eta Izadi Kirolak-en I. Argazki Lehiaketa abian da
Mendira joateko ohitura duzu? Natura gustuko duzu? Eragin irudimenari eta bidali zure argazki onenak!
Mendia eta natura gustuko badituzu, eta argazki kamera soinean eramateko ohitura baduzu, IRUTXULOKO HITZA eta Groseko IZADI KIROLAK dendaren I. Argazki Lehiaketan parte har dezakezu! Gabonetan oporretan bazoaz, asteburuan ibilaldiren bat egiten baduzu, bidaiatzen ari zarela… Hartu argazki kamera eta hasi argazkiak egiten! Mendiak, paisaiak, natura… Inspiratuta zaudeten une hori probestu eta eragin irudimenari!
Abenduaren 20an irekiko dugu lehiaketan parte hartzeko epea, eta urtarrilaren 15a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Lan irudimentsu eta kalitatezkoenak sarituko ditu argazkilari profesionalek osatutako espaimahi batek. Publikoak ere lanik gustukoena saritzeko aukera izango du!
Animatu eta parte hartu! Izadi Kirolak dendaren hainbat sari daude jokoan! Erosketa txartelak eta asteburu bateko elurretako erraketa irteerak! Irakur itzazue lehiaketan parte hartzeko oinarri eta baldintzak eta bidali zuen argazki onenak! Informazio gehiago behar baduzue deitu 943467236 telefono zenbakira edo idatzi dh@hitza.eus helbidera.
ARGAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK 1. PARTE HARTZAILEAK: 18 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte lehiaketa honetan. Baita Izadi Kirolak eta IRUTXULOKO HITZArekin harreman zuzena duen edonork (harpidedunek, sustatzaileek, kolaboratzaileek, Izadi Kirolak-en jarraitzaileek, irteeretan parte hartzen dutenek…). Epaimahaiko kideek ezingo dute parte hartu, ezta bi enpresa hauetako langile eta senide zuzenek ere. 2. GAIA: Mendia (paisaiak, natura, bidaiak, ohiturak eta erabilerak). 3. LANAK: Parte hartzaile bakoitzak, gehienez 3 lan aurkeztu ahal izango ditu. Hauek originalak, aurretik argitaratu gabeak eta beste lehiaketa, webgune, euskarri digital edo inprimatu batean aurkeztu gabeak izan behar dute. Lanaren autore bakarra izatea eta hirugarrenentzat eskubiderik ez egotea parte hartzailearen ardura da. Lehiaketan aurkeztutako lanen ondorioz sortu daitekeen irudi eskubideen inguruko edozein erreklamazio mota ere, parte hartzailearen ardura izango da. Aurkeztutako argazkiak ezingo dira aldatuak izan modu elektronikoan, ezta beste bitarteko baten bidez ere. Fotomuntaketak ere ez dira onartuak izango. Kolore eta argiaren zuzenketa minimoak onartuko dira, eta edozein zalantza izanez gero, epaimahaiak egileari Raw artxiboa eskatu ahal izango dio, konprobatu ahal izateko. 4. AURKEZPENA: Aurkeztutako lanak euskarri informatikoan erantsi behar dira, JPEG formatuan. Artxiboak eta lanak izen bera eduki beharko dute. 5. ARGAZKIEN ENTREGA: Lanak posta elektroniko bidez bidaliko dira, dh@hitza.eus helbidera. Eskura ere entregatu daitezke (DVD edo USB bidez), helbide honetan: Izadi Kirolak Usandizaga 18, behea 20002 Donostia. Gipuzkoa Argazkiekin batera, datu hauek aurkeztu beharko dira: Argazkien izenburuak eta egilearen datuak (Izen-abizenak, jaiotze data, helbidea, posta kodea, herria, probintzia, telefono zenbakia, posta elektronikoa). Antolatzaileak ez dira bidalketa okerren kargu egingo. 6. AURKEZPEN EPEAK Lanak aurkezteko epea abenduaren 20an irekiko da, urtarrilaren 15a arte. Data honetatik aurrera bidalitako lanak ez dira onartuko. 7. SARIAK Bi kategoria egongo dira: 1. Kategoria: Originaltasuna eta kalitate teknikoa hartuko dira kontutan. Hau erabakitzeko epaimahai bat egongo da. Kategoria honetako sariak, honako hauek izango dira: – Lehenengo bi sariak: 150 euroko erosketa txartela, Izadi Kirolak dendan erosketak egin ahal izateko. – Bigarren saria: Asteburu bateko elurretako erraketa irteera bat (120 eurotan baloratua), Angel Fernandez UIAGM mendi altuetako gidariak antolatua. -Hirugarren saria: 50 euroko erosketa txartela, Izadi Kirolak dendan erosketak egin ahal izateko. 2. Kategoria, Publikoaren saria: IRUTXULOKO HITZAren webgunean (Irutxulo.hitza.eus) jarriko dira argazki guztiak ikusgai eta publikoak emango dituen botoen arabera jakingo dugu saridunak zeintzuk diren: -Lehenengo saria: Asteburu bateko elurretako erraketa irteera bat (120 eurotan baloratua), Angel Fernandez UIAGM mendi altuetako gidariak antolatua. -Bigarren saria: 50 euroko erosketa txartela, Izadi Kirolak dendan erosketak egin ahal izateko. Gainera, finalista guztiei Desnivel etxeko Cervino mendiaren lehen igoaldiaren 150. urteurren liburua oparituko zaie. Parte hartzaile bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago lortu. Erosketa txartel guztiak martxoaren 12a baino lehen erabili beharko dira. 8. EPAIA 2015eko urtarrilaren 29an epaimahaiak saridunen izenen berri emango du. Publikoak aukeratutako saridunak ere egun honetan jakinaraziko ditugu. Antolatzaileek saridunei zuzenean jakinaraziko diegu. Honetaz gain, albistea gure webgunean, Irutxulo.hitza.eus, eta Irutxuloko Hitzaren astekarian argitaratuko dugu. Egun berean antolatuko dugun ekitaldian, argazki irabazleak proiektatuko dira, Izadiren egoitzan (Usandizaga 18, behea), 20:00etan. 9. EPAIMAHAIA Eskarmentu handiko hiru argazkilari adituz egongo da osatua epaimahaia: Angel Lerma, Jesus Mari Peman eta Juan Carlos Ruiz Millan. Erabakitzeko erabiliko dituzten irizpideak sormena eta kalitate teknikoa izango dira. Saridunekin batera, Izadi Kirolak dendan egingo den erakusketa baterako, argazki hoberenen sorta bat aukeratuko da. 10. AUTORE ESKUBIDEAK Aurkeztutako lanak, Izadik eta Irutxuloko Hitzak erabili ahal izango dituzte, beren iragarkietan, eskuorriak egiterakoan, urteko egutegian, etab. Betiere, autorearen izena aipatuz. Datu guztiak Izadi Kirolak eta Irutxuloko Hitzaren Datu Pertsonalen Babeserako Legeen bidez babestuak izango dira. 11. OINARRIEN ONARPENA Lehiaketa honetan parte hartzen duenak, azaldutako oinarri hauek guztiek eta epaimahaiak emango duen epaia onartuko dituela esan nahi du.