Autogestioaren aldeko urtezahar gaua ospatuko dute Letaman gaztetxean
Kapitalaren urtean… Ongi etorri autogestioa! lelopean hasiko dute 2016. urtea Intxaurrondoko Letaman gaztetxean. Urteko azken gauan elkarrekin ospatu nahi dituzte “urteko borroka eta ahaleginak, garaipenak eta derrotak izan direnak edo beste batetarako utzi ditugunak”. Kultura popularrek zabaldutako arrakaletatik Europaren eta Kapitalaren urtean sartzera animatu dituzte herritarrak: Karaokea, musika, festa, parranda… Autogestioaren aldeko urtezahar festa izango da Letaman gaztetxekoa. Gaueko irabaziak Letaman Gaztetxearen eraberritze lanen eta Kortxoeneako protestetan auzipetutako lagunen epaiketa gastuak laguntzeko erabiliko dira.
“Arrasto bilakatu dute Kortxoenea Gaztetxea (Gros), eta, horma hotzeko eraikin huts ItsasGain Zentro Sozial Okupatua. Gupidagabe egin dute autogestioa proiektu duten esperientzien aurka. Hala, Aste Nagusi Piratari ere ebatsi nahi izan diote jai eremua; Nautikoko DJ Gunea, alegia. Txantxarreka Gaztetxea, berriz, mehatxupean da”. Autogestioaren aurka hartu diren neurri horiek guztiak salatu dituzte, baina 2015ean ospatu diren efemeride asko ere gogora ekarri dituzte: Letaman Intxaurrondoko Gaztetxeak, Donostian inoiz denboran gehien iraun duen espazio autogestionatuak 20 urte bete ditu. Eta beste horrenbeste Ttan Ttakun Donostiako Irrati Euskaldun Libreak. Añorgako Firestone fabrika berreskuratua ere ez dute ahaztu.
URTEZAHAR GAUA LETAMAN GAZTETXEAN – 1:00etan Gaztetxearen irekiera eta Intxaurrondoko Gazte Asanbladaren brindisa. – 2:00etatik aurrera Karaokea. – 3:00etan Donostialdeako proiektu eta esperientzia autogestionatuen aldeko brindisa/topa. Izan diren, diren eta izango direnen alde! – 3:30etatik aurrera musika eta zarata egiteko aukera. Urte berria musika eginez hasi nahi duzula?…hona aukera! – Eta gero BASANABASA-rekin dantza eta parranda!