Mingaina dantzan jartzen hasi dira Egian

Egia Bizirik eta Trebeskako kideak, lekukoa hartzen, Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako egitasmoaren baitan.

Egia Bizirik eta Trebeskako kideak, lekukoa hartzen. (Argazkia: Aritz Sorzabal)

Egia Euskaraz batzordeak Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako proiektuari ekin dio ostiral arratsaldean. Zortzi astez, martxoaren 12a arte, eguneroko bizitza euskaraz egingo dute hainbat eragilek auzoan, astebeteko txanden bitartez. Egia Bizirik auzo elkartea eta Trebeska dantza taldea izan dira lekukoa hartzen lehenak, Plaza Haundin egindako hasiera ekitaldian. “Iraultza txikia” izango dela esan dute auzo elkarteko lagunek; “hankak ez ezik, mingaina ere dantzan jartzeko unea” dela aurreratu dute Trebeskakoek. “Hitzetatik ekintzetara˝ igaro behar dela berretsi dute, azken finean.

Datorren ostiralean, Porrontxoak eta Antxeta Ttan Ttakunek hartuko dute txanda, eta ondoren honako eragileek hartuko dute parte, astez aste: eskubaloi taldeak, haurguneak, haur txokoak, gaztelekuak, Lauaizetak, Sibiliak, Urzaleak, Tabakalerak, musika eskolak, Sortuk, Aitor ikastolak, Latxagak, Maria Reina ikastetxeak eta norbanakoek.

Martxoaren 12an, Egia Euskaraz Eguna ospatuko dute, eta bizitzako esperientziak partekatzeko eta balorazioa egiteko unea izango da.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend