Haurren laguntzarekin irten da kalera morlanstarren danborrada
Morlans zaharretik abiatuta egin dute ibilbidea; hirugarren urtea izan da.
Danborradak hiru urte bete ditu aurten, eta kide berri zein zaharrak bildu dira gaur arratsaldean. Morlans zaharretik abiatuta egin dute ibilbidea, eta Amaratik ere ibili dira. Adin guztietako auzotarrak izan dira bertan, eta txikienek danborrada zuzentzen lagundu dute.
Amarakaldek batzordeak Amara Berri, Loiolako Erribera eta Morlansko danborrada batzuk biltzen ditu. Egun, hamabost dira, eta Morlanstarrak Auzo Elkartea ere bertan dago.