Proiektu aitzindaria da Espainia mailan, eta haren bitartez erabiltzaileak jasotzen duen informazioa aberatsagoa eta irisgarriagoa izan dadila lortu nahi dute.
Kutxa Ekoguneko parkearen eko-panel bat. (Argazkia: Kutxa Ekogunea)
Kutxa Ekogunea parkeak “hitz egiten dizuten informazio turistikoko Espainiako lehen eko-panelak” izango ditu,
Woodtalk izenburupean. Horretarako elkarrekin lan egiten ari dira Tecnalia zentroa, Galemys ingurumen aholkularitza, Protec egur fabrikatzailea eta Osoak zirkuitu elektronikoen enplegu zentro berezia. Hala, informaziorako eko-panelak sortu eta erabiltzaileek
modu atseginean eta irisgarrian informazioa jaso ahal izatea da helburua. Proiektua Kutxa Ekogunea parkean jarri da martxan, eta irudiak, soinu grabazioak eta errealitate areagotuko edukiak erabilita, soinu paisaiak aurkitzea posible izango da.
Horien adibide dira parkean ikusgai jarri dituzten bi taula: Zabalaga errekaren historia kontatzen duen
Zabalagak ohore egin nahi dio bere izenari eta araztegiei buruzko
Nola bihurtu hondakinak humus eta uraraztu? Bi panelek bi informazio maila eskaintzen dituzte: oinarrizkoa eta teknikoa, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Lehenengoak, joko multzo bat eskaintzen du; eta bigarrenak, berriz, informazio osagarria. Bi prozesuetako azapenak
Woodtalk bidez entzun eta ikusi ostean,
bisitariak bertatik bertara bizitzeko aukera izango du, Kutxa Ekoguneko parkean bertan.