'3txulo', haurrentzako telebista saio berria
Hara! ETBk 3txulo izena jarriko dio haurrentzako saio berri bati. Berria-k aurreratu duenaren arabera, telesail baten modukoa izango da, fikzionatua, eta otsailaren amaieran estreinatuko dute ETB3n; grabaketak otsailaren 8an hasiko dituzte, Miramonen. Joan den abenduan amaitu zen ETBko haurrentzako Sorgintxulo saioa, eta horren lekukoa hartzera dator 3txulo.