Independentzia lortzeko bidea aztertuko dute Koldo Mitxelenan
Gureberriak.com webgunea.
Iaz gainera, euren lehen liburua aurkeztu zuten Durangoko Azokan: Zapalkuntzatik askatasunera.
Independentzia du ardatz liburuak. Izenburuak berak dioen moduan, Euskal Herriak urte luzez jasan duen zapalkuntza, eta egoera horrek gaur egun arte sortu duen nahasmen kontzeptuala islatu nahi izan dituzte. Independentzia lortzeko zein bide jorratu behar diren ere proposatzen dute.
Gureberriak taldeko kideen arabera, luze eta zabal idatzi da gai honen inguruan, baina liburu honetan eztabaida modu xaloan landu dute; edozeinek eta modu errazean irakurtzeko.
Liburuan landu dituzten hainbat kontzeptu politiko dibulgazio mailara eramateko asmo dute orain: bakea, elkarbizitza, erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa, etab.
Gureberriak Euskal Herriaren aldeko komunikabide bat da; herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea.
Duela hiru urte sortu bazuten ere, azken urte honetan hartu du indar gehien. Herritar orok politikarekin ezinbestean duen lotura kontuan hartuta, eta askatuasun egarriak bultzatuta elikatzen dute