Herrerako jai egitarauaren azala diseinatu nahi duzu?
Auzoko festei buruzko liburuxka egiteko lehiaketa egin du jai batzordeak.
Herrerako jai egitarauaren azala egiteko leihaketa abiatu du jai batzordeak. Azken urteetan auzoko eskoletako haurren artean egiten zuten lehiaketa. Aurten, ordea, deialdia ireki dute, eta edonork izango du azalaren diseinatzailea izateko aukera. Eskolekin urteotan izan duten harremana ez dute eten. Oraingoan, haurren marrazkien garailea jaietako haurren jardueren karteleko irudia izango da.
Azalak egiteko gaia eta diseinua librea da. Formatu bertikala eta A5 neurrikoa eskatu dute. Diseinuan ‘Herrerako jaiak 2016 Ekainaren 11tik 23ra’ testua azaldu behar da. Diseinuak aurkezteko epea maiatzaren 8an amaituko da, eta herrerakojaiak@gmail.com helbidera bidali behar dira. Sari potoloa dago jokoan! Irabazleak bi pertsonentzako afari bat irabaziko du, San Markos gotorlekuan!