Hardcore punk gaua, Añorgako gaztetxean
Ostiral gauean musika gogorra eta hardcore punk doinuak izango dira jaun eta jabe. Añorgako gaztetxeak hiru musika talde hartuko ditu 22:30ean. Karkaba taldearen errautsetatik sortutako Gaitze,Hardflip bergararrak eta Managaitz zarauztarrak. Sarrerak euro baten truke eskuratu ahal izango dira.