Euskal ahozko literaturaren azken balada oinarri

Gazteei zuzendutako narrazio berri bat aurkeztu du Mariasun Landa, 'Azken balada' izenburupean.
Mariasun Landa_Azken balada

Mariasun Landa idazlea, ‘Azken balada’ eskuan duela. (Argazkia: Lide Ferreira)

Liburuaren Nazioarteko Egunaren atarian, Mariasun Landa idazleak bere lan berria aurkeztu du gaur Erein argitaletxearekin: Azken balada. Narrazio horren bitartez, idazleak iradokizunez betetako testu narratibo bat osatu du, euskal ahozko literaturan jaso zen azken baladan –Oreina bilakatu neska (1965)– oinarrituta.”Literatura ez da bakarrik idatzizkoa, eta ahozko literaturari ere garrantzia eman behar diogu”, nabarmendu du Landak.

Balada horren istorioa Erramunek, parke bateko zaindariak, kontatzen dio Maitane neska gazteari, eta horrek kontakizunaren beste bertsio bat eskainiko du geroago. Hortaz, idazleak azaldu duen bezala, liburuaren muina balada bera den arren, hiru narrazio eskaintzen dizkio irakurleari: lehengoan, baladaren sekuentzia narratiboak aztertzen ditu idazleak, eta horiek prosaz azaltzen ditu; bigarrenean, Erramunek Maitaneri kontatzen dion istorioa dago; eta, hirugarren zatian, “Maitanek asmatutako” bertsioa irakurri daiteke.

Azken balada gazte literaturako bilduma batean argitaratuko dute. Hala ere, Erein argitaletxeko webgunean bertan eskuratu daiteke liburua.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend