Ekainaren 18an izango da Izarrak Plazara talentu lehiaketako finala
maiatzaren 27an bukatuko da izena emateko epea.
Izarrak Plazara talentu lehiaketaren 5. edizioa izango da aurtengoa. Lehiaketaren helburu nagusia, gazteek elkarrekin euskaraz ongi pasatzea eta sormen artistikoa sustatzea dira.
hemen.
18 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte. Bi kategoria egongo dira: bata, 8-12 urte bitartekoentzat, eta bestea, 13-18 urte bitartekoentzat. Gazteek, sormen artistikoaren edozein diziplinatan erakutsi ahal izango dituzte euren abileziak. Ekainaren 10ean Intxaurrondo kultur etxean egingo dute hautaketa proba eta, bertan, ekainaren 18ko finalera pasako diren 6 taldeak aukeratuko dituzte.
Ikuskizun onenarentzako sariaz gain,150 euroko bonoa izango dena, hizkuntzaren erabilerari dagokion saria eta ikusleen saria ere egongo dira. Gainera, sari berezi bat banatuko dute: ikuskizun berezi bat prestatzeko laguntza profesionala, eta emanaldia egin ahal izateko aukera, udazkenean.
Gainerako sariak honakoak izango dira: 12 urtetik beherakoentzako 250 euroko bono; eta 13 eta 18 urte bitartekoentzakoa berriz, 250 euroko bonoa eta Gaztezuloko harpidetza.
Antolaketa lanetan ibili dira, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea (Bagera), Intxaurrondoko Plazara Goaz Elkartea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostia Kultura.
Lehiaketan izena emateko azken eguna maiatzaren 27a da. Oinarriak, kontsultatu