Kirola sustatzeko esloganen bila dabiltza AEK eta Apalategi Kirolak.
Arantxa Azpillaga –beste urte bateko irabazlea–, AEK-ko Xabier Garmendiarekin. (Argazkia: Nagore Koch)
Donostiako
AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa bat antolatu du,
Iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekuaren jarduera osagarri gisa. Hala,
kirola sustatzeko esloganak sortzen dituztenen artean, irabazleak Apalategi Kirolak dendan 100 euroko erosketa txartela bat eskuratuko du.
Euskarazko sormena lantzea du helburu lehiaketak; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo eskolaganak nagusi izaten dira publizitate arloan. Hortaz, kasu honetan, kirola sustatzeko asmoa duten esloganak osatu beharko dituzte parte hartzaileek.
Zer da eslogana?
Jendearen
arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra da. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du xede. I. lehiaketan euskararen erabilera bultzatzeko leloak asmatu behar ziren, eta ondokoak irabazi zuen:
Euskararen giltza, elkarrekin mintza. Bigarrenean, berriz, bertako produktuen kontsumoa sustatu nahi zuten antolatzaileek, eta irabazleek hauxe sortu zuten:
Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu. III. lehiaketan landaturismoa sustatzea zen gaia eta
Ahokada bat haize, landetxean aise esloganak irabazi zuen.
Lehiaketaren oinarriak:
- 2016ko maiatzaren 23tik ekainaren 12ra egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
- Esloganak euskara hutsean izango dira.
- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
- Gaia: esloganak kirola sustatuko du.
- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.eus izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki batekin batera.
- AEKren Donostiako euskaltegietako zuzendariek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 17an jakinaraziko dugu www.irikiatia.blogspot.com orriaren bitartez, eta apelaezina izango da.
- Saria: irabazleak 100 euroko bonoa irabaziko du Donostiako Apalategi kirol dendan kirol produktuen truke aldatzeko.
- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiboki, esloganak erabiltzeko eskubidea.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.