Munduko gatazkak izan dituzte hizpide Mintzodromoan
Bagera Euskaltzaleen Elkarteak antolatu du, San Telmo Museoan; bi txandatan banatu dira partaideak.
- Nilo erakusketan, Samuel Aranda argazkilariak XXI.mendeko egiptorarren eguneroko bizimodua eta errepresioa erakusten du, mendebaldeko gizarteak ikusi nahi ez duen errealitatea erakustarazi nahian. Zer dakigu mundu osoko botereen arteko gatazka handi bat omen den errealitateaz?
- Hondar artean aldi bateko erakusketa berezia da. Sahararren jaima bat da, emakumeek tindatutako oihalez egina, eta barruan hainbat jarduera gauzatzen dira. Bizimodua, ohiturak, kultura erabat desberdinak izan arren, Euskal Herrian bereziki garrantzitsua da sahararrekiko elkartasuna. Zergatik?
- Apirila eta maiatza artean, Donostia Kulturako hainbat langilek errefuxiatuentzako oinetakoen bilketa antolatu zuten. Kultura eta konpromiso soziala nahasi behar dira? Non daude bi jarreren arteko mugak?