Aniztasunaren aldeko 11 Kolore Fest jaialdia ospatuko dute egun osoan zehar; arratsaldean, 11 Danbor Martxa abiatu da Bulebarretik.
Lide Ferreira
Orain dela lau urte egin zuten jaia lehenengoz, eta gaurkoan ez dute hutsik egin. Izan ere, Donostia Europako Kultur Hiriburua den heinean, “inoiz baino ozenago” astindu dituzte danborrak. Hala, jatorri ezberdinetako taldeak dantza eta festa giroan irten baino lehen, Bulebarrean, zenbait ideia azpimarratu dituzte: “Eskola publikoan norbera izaten ikasten da, besteekin elkarbizitzen. Eskola publikoan gizarte duina lortzeko lan egiten duten herritarrak prestatzen dira, eta taldearen kontzientzia hartzen da. Eskubideak defendatu eta diskriminazioa alde batera uzten da. Aniztasunean aberastasuna ikusiko duen mundua eraikitzen da, elkartasunean eta errespetuan oinarrituz. Eraiki dezagun elkarrekin etorkizuneko Euskal Herria. Gora gure eskola, gora Donostia!”.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea