Hiriko kamerak identifikatzeko pegatinak jarri dituzte Gipuzkoa Zutikeko kideek
Bideo zaintzaren aurka, "egin irribarre grabatua izaten ari zara" dioten pegatinak jarri dituzte.
Gipuzkoa Zutik mugimenduko kideek Donostiako “gehiegizko” bideo zaintza salatzeko asmoz, “egin irribarre, grabatua izaten ari zara” dioten pegatinak jarri dituzte kamerak dauden zabait lekutan. Jolas baten bidez egin zuten protesta astelehenean; DSS1984 deitu zutena. Taldeka kamerak bilatu, eta kamerak eta trafikoko seinaleak oztopatu gabe, pegatinak itsasi zituzten. Ondoren, kontzertua eskaini zuten Pelaxek eta Joseba B. Lenoirrek. Bukatzean, eguneko asanblada nagusiari ekin zioten. Astearterako egitaraua ere iragarri dute: 17:00etan serigrafia, txapak, memeak eta bestelakoak egiteko aukera, “Erraustegiaren eredu energetikoaren iruzurra” izeneko hitzaldia eta kantujira; 19:00etan asanblada eta 22:00etan landaketa.