Beste urte bateko San Joan bezperako sua. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Ibaetakoek Lorea inguruan pizten dute sua San Joan bezperan. Aurten, 17:00etatik aurrera, haurrentzako jolasak, sardina jatea era musika izango dira nagusi. Gainera, zozketetan parte hartzeko aukera ere izango dute auzotarrek.
SAN JOAN BEZPERA | IBAETA | EKAINAK 23
- 17:00-19:00. Haurrentzako jolasak.
- 20:00-22:00. Sardina jatea eta musika emanaldia.
- 22:00. San Joan sua.
- 22:15ak aldera, auzoko tabernetan afariak eskuratzeko zozketa.
San Joan sua nola ospatuko dute beste auzoetan? Auzo guztietako informazioa biltzen ari da IRUTXULOKO HITZA.