'Donostiako Ategorritxo haurreskolako sukaldea, ixteko arriskuan'
Haur eskolak sortu zirenean kalitatezko hezkuntza eman asmoz sukaldeak jarri zituzten haur eskoletan. Heziketa globala eta gertukoa izateko eginiko hezkuntza proiektuan integratu zituzten jantokiak eta bide luzea egin dute hamaika haur eskoletako sukaldariek urte luze hauetan.
LABen ustez elikadura burujabe baten alde egin behar dugu eta jantokiak proiektu oso eta integratzaileak izan behar dute. Oso kezkaturik gaude, Donostiako udalak Ategorritxoko Haurreskolan hartutako erabakiarekiarekin, hau da, jantoki zerbitzuko diru partida ematetik, jantokia ixteko apostua egin duelako. Ezin dugu onartu horrelako ibilbide luzea egin duten sukaldeak, egun batetik bestera istera, eta gogor salatuko ditugu horrelako egoerak.
Kontuan hartu behar dugu, sukaldariak subkontratak kontratatutako langileak direla. Sektore feminizatua izateagatik badirudi eskubide gutxiago dituztela eta enplegu duina ukatzen zaiela.
Gatazka honen aurrean LABek elkartasuna adierazi nahi dio langileari eta egun hauetan mobilizazioak antolatu dituzten familiei. Donostiako udala eta Haurreskolak partzuergoari, ados jarri daitezela eskatzen diegu eta arazoari irtenbide duin bat eman diezaiotela.
Donostiako LAB.