Atzerritar talde bat, Iruñeko autobusa hartu baino lehen. (Argazkia: Lide Ferreira)
Urtero bezala, Iruñeko sanferminetako parrandaz gozatzeko autobus geltokira hurbildu dira donostiar zein atzerritar ugari. Aurten, ordea, inguru berri batean elkartu dira denak: Atotxako geltokian, hain zuzen ere. Urduritasunak eta presak izan dira nagusi parrandazaleen artean. Izan ere, 12:00etako txupinazoan egon nahi zuten, eta korrika ibili dira 10:30eko autobusa hartzeko.
Gazte ugari ikusten ziren arren, helduagoak ere festa giroan murgiltzeko gogotsu zeuden. Gainera, egun handirako jantziak prestatu dituzte: arropa zuria eta zapi gorriak ez dira falta izan.
Parrandazale batzuk, Zurriola pasealekuan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Autobus geltokian ez ezik, hiritik dabiltzan lagun talde batzuk ere badabiltza. Esate baterako, Zurriola pasealekuan hitzordua egin duen baten bat ikusi dugu, Iruñeko bidea hartzeko asmoz.