Maddi Lujanbio eta Alos Egaña, DJ Miauko kideak. (Argazkia: Malen Aldalur)
Maddi Lujanbiok (Amara Berri, 1990) eta Alos Egañak (Amara, 1990) osatzen dute DJ Miau. Orain dela gutxi hasi dira DJen munduan, baina ikasteko gogoz eta gustura daude.
Inauterietan egin zituzten lehen hastapenak. Ordutik hainbat tokitan ibili dira katuz mozorrotuta musika jartzen; bai Donostian eta baita hemendik kanpora ere. Giro ona sortzea dute helburu eta, horretarako, “lagunak eta kuadrillakoak” ezinbestekoak direla uste dute. Izan ere, Lujanbioren eta Egañaren hitzetan, “denok gara DJ Miau”: “Gu egoten gara ordenagailuaren atzean, baina denak dira festaren parte”.
Ostiralean elkarrizketa irakurgai IRUTXULOKO HITZAN.