Yto Barrada artistaren erakusketa, Tabakaleran
Artistak sorterri duen Afrika iparraldeko alderdi ekonomiko, sozial eta kulturalak jorratu ditu hainbat lanetan.
Yto Barrada (Paris, 1971)
Historia eta Zientzia Politikoak ikasi zituen Yto Barradak, Parisko Sorbonan; eta argazkilaritza, New Yorken. Artistaren ikus-entzunezko ekoizpena museo eta zinema jaialdietan egon da ikusgai, eta Tate Modern (Londres), MoMA (New York), Centre Pompidou (Paris) eta Veneziako Bienalak erakutsi dituzte bere lanak. Bestalde, 2016ko Marcel Duchamp saria jasotzeko hautagaia da. Izan ere, Frantziako artista nabarmen bati ematen zaio sari hori, urtero. Urrian emango dute saridunaren izenaren berri. YTO BARRADAREN ERAKUSKETA, TABAKALERAN- Asteartetik ostegunera: 12:00 – 20:00
- Ostiraletan: 12:00 – 21:00
- Larunbatetan: 10:00 – 21:00
- Igande eta jaiegunetan: 10:00 – 20:00