90 ikus-entzunezko grabatu ziren 2015ean Donostian. (Argazkia: Malen Aldalur)
Euskadi Film Commission sortu nahi dutela azaldu dute Denis Itsaso Gipuzkoako Kultura eta Turismo diputatuak eta Ernesto Gasco Sustapen Ekonomikoko zinegotziak. Donostia “indargunea” izango dela gaineratu dute.
2015ean 90 ikus-entzunezko produktu grabatu ziren Donostian; Gipuzkoako gainerako lekuetan, aldiz, 20. Gascok eta Itsasok azaldu dute produktoreak “gustura” daudela Donostian grabatzea “erraza” delako. Aldiz, probintziako beste herri batzuetan “arazo gehiago” izaten dituztela esan dute. Izan ere, Donostia Film Festibalek “hainbat erraztasun” eskaintzen ditu horretarako, gainerako herriek eskaintzen ez dituztenak,
Hori dela eta, Donostia Film Commission Gipuzkoara, Arabara eta Bizkaira zabaltzea proposatzen dute, “grabaketa tramiteak erraztu” eta “Euskadi ikus-entzunezko produktuen agertoki erakargarriagoa” izateko.
Gascok azaldu duenez, “Donostia Fim Commissionek iaz 1.265 ikus-entzunezko grabatu zituen, 2.000 pertsona inguruk lan egin zuten grabaketa horietan eta guztira 12.000 euroko irabaziak utzi zituen hirian”.