Mexiko izango da Loiola
Latsarien plaza kaktusekin jantzi dute, Mexikoren itxura emateko auzoari, jaiak direla eta.
Loiolako saninazioek: Mexiko. Ander Edo eta Eneko Sanchezek jaien berri eman dute, beraiek hartu baitute aurten batzordearen ardura nagusia, aurrekoek utzi ostean. «Normalean bilatzen dugu gai bat ez dena zaila, eta jendeak ez duena utzi behar sekulako dirutza mozorrotzeko. Gure asmoa da jai oso partehartzaileak egitea;?eta gai zabal bat jartzen badugu, jendeak parte har dezake txano sinple batekin», dio Sanchezek. Gainera, aurten, mexikar musika egiten duen talde bat ekartzeko gogoz zeudela dio Edok: «Txamukos taldea etorriko da, nafarrak dira eta igandean jaiak itxiko dituzte». Azken batean, gazteez gain, jende helduarengana ere iritsi nahi dutela diote gaiarekin. Loiola Mexiko izango da lau egunez, guztiz girotuko baitute auzoa: elastikoak, plazaren eta txosnaren apainketa, kartelak, programa, eta, batez ere, parade kamioaren gaia. «Giroa sortzen eta berotzen laguntzen du», dio Edok.
Nabarmentzeko hainbat kontu dituzte: «Musika aukera zabala da, taldeak oso ezagunak ez badira ere; blues jaialdia, Las Tea Party, rantxerak, eta hiru dantzaldi», dio Sanchezek. Haurrek ere aukera anitza dute; dagoeneko klasiko bihurtu da San Fermin Txiki (Iruñeko txaranga eta guzti!), baita motor eta trizikloen lasterketa ere. Gainera, erraldoi eta buruhandiekin batera, akuilu-makuiluak edo zankoak aterako dira lehenengoz.
Urtero arrakasta izaten duen kontuetako bat, Nazioarteko Folklore Jaialdia izaten da; aurten, Txile, Hego Afrika eta Urnietako taldeak izango ditu. Errioa ere protagonista izango da, hiru jarduera nagusiren lekuko izango baita: bi batel estropada -herrikoia eta arraunlari federatuena-, eta kukaña.
Hirugarren urtez jarraian, gai zehatz bat izango dute