Jarraitu Aste Nagusia IRUTXULOKO HITZAn!
IRUTXULOKO HITZA Donostiako Aste Nagusian murgilduko da, jaien berri eman eta Donostian gertatzen den guztiaren berri emateko. Aste Nagusian nola aldatzen da hiria? Lanean ala oporretan harrapatuko zaitu astebeteko jaiak? Nola ospatuko dituzte jaiak piratek? Abordatzea nolakoa izango da? Jaietako albiste guztiak biltzen ari gara!
Abuztuaren 13tik 21era bitartean jaien berri emango du IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean. Gainera, sare sozialak astintzeko prest dauden txiolariak izango ditugu lagun. Aste Nagusiko egun banaren kronika egingo dute bederatzi txiolarik. Mikel Pagadi, gidoilaria; Jon Pagola, kazetaria eta Kulturaldia webgunearen arduraduna; Aiora Mujika; Marina Lana, kazetaria; Mikel Saldise, zinema ekoizpen teknikaria eta DJa; Aitor San Francisco, ekonomia zirkularrean aditua eta ikerlaria; Leire Cano, kazetaria; Ane Fernandez, kazetaria; eta Hiru Damatxoko kideak.
Kronika, erreportaje eta elkarrizketa zabalagoak bilduko ditugu Aste Nagusiari buruzko zenbaki berezian. Izan ere, paperean abuztuaren 19an eskuratu ahal izango da IRUTXULOKO HITZA. Donostiako jaiekin lotutako hainbat eduki aurkituko dituzu astekarian.