Hamazazpi proiektu egongo dira Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren V. edizioan
Irailaren 19an, 20an eta 21ean izango da foroa, 64. Donostiako Zinemaldiaren barruan.
Hamasei proiektu aukeratu dituzte aurtengo Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren V. edizioan. Dena den, horiez gain Donostia Erdialdeko Amerika eta Karibeko proiektu zinematografikoak garatzeko ikastaroaren baitan hautatutako proiektu batek ere parte hartuko du lehiaketaz kanpo Koprodukzio Foroan.
Hautatutako proiektuen artean ibilbide oparoko zuzendari eta ekoizpen-etxeen proiektuak ageri direla azaldu dute, baina baita zuzendari eta ekoizpen enpresa hasi berriek ere.
Foroaren V. edizio honetako zuzendari eta ekoizle asko aurretik ere izan dira Zinemaldian beste film batzuekin, hala nola Diego Dubcovsky, Andrés Longares, Aly Muritiba, Alejandro Fernández Almendras eta Celina Murga.
Bestalde, aipatu dute foroaren aurreko beste edizio batzuetan aurkeztutako proiektuak nazioarteko zinema-jaialdi entzutetsuenetako batzuetan hautatu dituztela 2016an.
Hautatutako proiektuak
1. 7:35am
Zuzendaria: Javier Van de Couter
Ekoizpen-etxea: Varsovia Film SRL.
Argentina
2. A dos grados del otoño
Zuzendaria: Patricio Suarez Quiroga
Ekoizpen-etxea: El Dedo en el Ojo
Espainia – Argentina
3. Azor
Zuzendaria: Andreas Fontana
Ekoizpen-etxea: Alina Film
Suitza – Argentina
4. Barba ensopada de sangue
Zuzendaria: Aly Muritiba
Ekoizpen-etxea: RT Features
Brasil
5. Estrada para livramento
Zuzendaria: Giuliana Monteiro
Ekoizpen-etxea: Elefanti Films
Brasil
6. Hogar
Zuzendaria: Maura Delpero
Ekoizpen-etxea: Dispàrte
Italia – Argentina
7. Iniciales SG
Zuzendariak: Rania Attieh, Daniel Garcia
Ekoizpen-etxea: Frutacine
Argentina
8. Irene
Zuzendaria: Celina Murga
Ekoizpen-etxea: Cepa Audiovisual
Argentina
9. La civil
Zuzendaria: Teodora Ana Mihai
Ekoizpen-etxea: One for the Road BVBA
Belgika – Mexiko – Errumania
10. La mami
Zuzendaria: Laura Herrero Garvín
Ekoizpen-etxea: Cacerola Films S.A.
Mexiko
11. Los días según ellos (LDSE)
Zuzendaria: Juan Pablo Felix
Ekoizpen-etxea: Bikini Films
Argentina – Espainia – Frantzia
12. Panza de burro
Zuzendariak: Rosario García-Montero, Daniel Vega, Diego Vega, Joanna Lombardi, Gianfranco Quatrinni, Javier Fuentes-León
Ekoizpen-etxea: Maretazo Cine
Peru
13. Perro negro
Zuzendaria: George Walker Torres
Ekoizpen-etxea: Cine Cercano C.A.
Venezuela – Frantzia – Brasil
14. Suicidios telefónicos
Zuzendaria: sandra Gugliotta
Ekoizpen-etxea: Ojoblindado SRL.
Argentina
15. Una periodista
Zuzendaria: Alejandro Fernández Almendras
Ekoizpen-etxea: Parox S.A.
Txile
16. Vendrá la muerte y tendrá tus ojos
Zuzendaria: José Luis Torres Leiva
Ekoizpen-etxea: Globo Rojo Producciones
Txile
Ibermedia Proiektua (lehiaketaz kanpo)
17. Las hijas de Alonso
Zuzendaria: Kattia González Zúñiga
Ekoizpen-etxea: Ceibita Films
Costa Rica – Txile – Panama