Aste Nagusia euskaraz bizitzeko 'Txanpa hartu' dute hainbat piratek
Euskaraz bizi nahi dutenentzat txapak prestatu dituzte.
Piraten euskara lan taldearen egitasmoa izan da. Parte hartzaileak identifikatzeko txapak prestatu dituzte piratek.
Ostegun arratsaldean elkartu ziren “euskaraz bizi nahi dutenei” txapak banatu eta egitasmoaren xehetasunak azaltzeko.
Jendea animatu eta Aste Nagusia euskaraz bizitzeko deia egin dute: “Zenbat eta gehiago izan, txanpa handiagoa hartuko dugu. Goza dezagun itsaso berriak ezagutuz!”
Hartu Txanpa’ egitasmoa abiatuko dute Aste Nagusian, astebetez festa “euskara hutsez” bizitzeko.