Antiguako Luberri institutua. (Argazkia: Lide Ferreira)
Duela lau urteko datuekin alderatuta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeak gora egin du hiru lurraldeetan. Orokorrean, %0,6 egin du gora parte hartzeak, eta gorakada nabarmenena Gipuzkoakoa izan da: %17,5eko parte-hartzea izan da eguerdian, orain dela lau urte baino %1,1 handiago.
Eguerdia arte %15,4ko parte hartzea izan da,
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak emandako datuen arabera. Arratsaldeko 18:00etan emango ditu hurrengo parte hartze datuak.
Donostian ere hauteslekuetan mugimendu handia nabaritu da goizean goizetik. Irutxuloko Hitzak,
auzoz auzoko irudiak eta datuak bilduko ditu.
Emaitza orokorrak gaueko 22:30ak aldera emango dituzte. EH Bilduk Donostian egingo du boto kontaketa; Zuloaga plazan zenbaketa jaia egingo dutela iragarri dute, 20:00etatik aurrera.