Gizon bat hil da auto istripu batean
Gaur eguerdian gizonezko bat hil da auto istripu batean, Lasartera bidean. Donostian GI-11 errepidean gertatu da istripua 12:00ak aldera. Autoa errepidetik atera da eta hesiaren kontra jo du. Larrialdi zerbitzuak istripua gertatu den lekura joan dira baina autoaren gidaria jada hilda zegoen.