Martuteneko jaietako kamisetak eta zapiak salgai daude
Urriaren 12aren bueltan ospatzen dituzte urtero jaiak, Martutenen. Hori dela eta, aurtengo jaietarako aspalditik ari dira lanean jai batzordeko kideak. Zehazki, urriaren 7tik 12ra ospatuko dituzte jaiak, eta 2006tik urtero egin duten moduan, aurten ere kamiseta eta zapi berriak egin dituzte.
Auzo elkartearen egoitzan eskura daitezke produktuak: Kamiseta (10 euro), zapia (2 euro), kamiseta eta zapia (11 euro).
Salmenta ordutegia:
- Irailak 29, osteguna. 17:00etatik 19:00etara.
- Irailak 30, ostirala. 17:00etatik 19:00etara.
- Urriak 4, asteartea. 17:00etatik 19:00etara.
- Urriak 5, asteazkena. 17:00etatik 19:00etara.
- Urriak 6, osteguna. 17:00etatik 19:00etara.