‘Treblinkarako azken trena’ antzezlanarekin umezurztegi bihurtu dute Larratxoko Kultur Etxea

'Treblinkarako azken trena' antzelanarekin umezurztegi bihurtu dute Larratxoko Kultur Etxea

‘Treblinkarako azken trena’ antzelana aurkeztu dute. (Argazkia: Malen Aldalur)

“Varsoviako ghettoko umezurztegi” bihurtu dute Larratxo Kultur EtxeaTreblinkarako azken trena‘ antzezlanarekin. Uztailean hasi ziren entseguak eta urriaren hasieratik amaierara arte egingo dituzte emanaldiak.

Ezohiko ikuskizun bat da eskainiko dutena; izan ere, ikusleak emankizunaren eszenografiaren parte izango dira. Emankizun guztiak arratsaldeko 19:00etan egingo dituzte, eta 20 minutuko aurrerapenarekin etortzeko eskatu dute: “Ikuskizuna 19:00etan puntuan hasiko da eta aurretik denek euren lekuetan egon behar dute”.

Varsoviako (Polonia) 200 haur judutarren bizileku zen umezurztegi batean geratutako historia kontatzen du antzezlanak. Janusz Kòeczak mediku eta pedagogoak, haur errepublika bat sortu zuen bere laguntzaile Stefani Wilzynskarekin batera. Haurrekin batera konstituzio bat sortu zuten, bere lege, araudi eta zigor kodearekin. Horretan ere parte hartuko dute ikusleek: “Epaiketaren lekuko izango dira, non jakinarazpenen izugarri batek amaiera emango dion hango ametsei  eta bizitzari”.

Dena den, proiektua antzezlan hutsetik harago doa, eta helburu hezitzaileak ere baditu: “Kòeczaken alderdi pedagogikoa eta soziala zertxobait ezagutaraztea”. Horregatik hainbat ikastolatako haurrek parte hartuko dute proiektuan: “Aurretik han gertatutakoa ikasiko dute eskolan, gero antzezlana ikusiko dute, eta azkenik eruren sentipenak jasoko ditugu”.

Urriaren 2an eta 16an egingo dituzte euskarazko emanaldiak, 19:00etan Larratxoko Kultur Etxean; eta Urriaren 1ean, 8an, 9an eta 15ean gaztelaniaz, 19:00etan Larratxoko Kultur Etxean. Sarrerak 12 euro balio ditu, dena den, jakinarazi dute urriaren 1eko eta 15eko sarrerak agortuta daudela dagoeneko.

Bestalde, jakinarazi dute Donostia 2016, Donostia Kultura eta Larratxoko Kultur Elkartearen laguntza izan dutela, besteak beste.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend