Egiako garagardo azoka. (Argazkia: Lide Ferreira)
Laugarren urtez egingo dute garagardo azoka Egian urriaren 13tik 16ra bitartean. Bertan, 14 garagardo mota dastatu ahal izango dira, Plaza Haundin.
Egia Bizirik taldeak eta Egiako eskubaloi taldeak antolatu dute garagardo azoka eta garagardoaz gain, musika eta janaria ere egongo dira.
Honako ordutegia izango du azokak:
Osteguna: 18:00etatik 24:00etara.
Ostirala: 18:00etatik 01:00etara.
Larunbata: 13:00etatik 01:00etara.
Igandea: 13:00etatik 22:00etara.