Urritik maiatzera emango dituzte eskolak, bi mailatan banatuta.
Aurreko ikastaro bateko irudia. (Argazkia: Trebeska dantza taldea)
Egiako Trebeska dantza taldeak ikastaroa antolatu du, euskal dantzan lehen pausoak eman nahi dituztenentzat. Urritik maiatzera izango da ikastaroa, eta bi mailatan banatuko dute; batetik, hasiberriak, eta, bestetik, aurretik zerbait dakitenak. Adin guztietako jendearentzako zabalik dago ikastaroa, eta helburua plazetako dantzak ikastea da, erromeriatan dantzatzera animatzeko.
Astelehenero izango dira eskolak: 19:00etatik 20:00etara hasiberriak, eta, 20:00etatik 21:00etara oinarria badutenak. Lantz, Bolant, Zazpi jauzi, fandangoa eta arin-arina, eta antzeko dantzak ikasteko aukera paregabea izango da.
Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa izango da, eta azaroaren 10 arte izena emateko aukera egongo da, ikastaroa hasia egon arren. Izena emateko nahikoa izango da ikastaroaren orduan bertan azaltzea, edo mezu bat idaztea, posta elektroniko honetara:
ikastaroa@trebeska.eus.
Trebeskak Atotxako dorrearen azpian duen egoitzan izango da ikastaroa.