Jurgi Ekizak Garoa liburu dendan bukatuko du lehen diskoaren aurkezpen bira
Jurgi Ekizak Donostian hasi zuen bakarkako lehen diskoaren bira, aurtengo martxoan. IRUTXULOKO HITZAk Baionako musikariarekin hitz egiteko aukera izan zuen Dokan eman behar zuen zuzeneko haren aurreko egunetan. Zazpi hilabete geroago, Donostia eta Zarautzeko Garoa liburu dendetan bukatuko du ‘BH036-DG’ diskoaren bira.
Garoako ‘Paperezko Kontzertuak’ programaren barruan joko du Jurgi Ekizak, emanaldi intimo eta akustiko batean. Sarrerak 10 eurotan eskura daitezke Garoa liburu dendan. Donostian ostiralean, urriaren 28an, izango da zuzenean, 20:00etan. Zarautzen, berriz, larunbatean, 12:30ean.
Erlazionatutako edukia"Lehen fase batean bederen nahi dut bakarrik jo"