Alderdi guztiak elkartu dira. (Argazkia: Malen Aldalur)
Memoriaren Eguna ospatu dute gaur eta elkarretaratzea egin dute Alderdi Ederreko monolitoan. Alderdi guztietako ordezkariak bildu dira Donostian, terrorismoaren biktimak omendu asmoz. Musikaz lagunduta lore eskaintza egin dute.
Euskal herrirako beste udaletxe eta erakunde askotan PPk ez du bat egin omenaldiarekin, eta bere kabuz egitea erabaki du. Miren Albistur Donostiako Udaleko PPko bozeramaileak azaldu du eurak elkarretaratzera joan direla terrorismoaren biktimak omentzeko asmoz. Azaldu du beste zenbait erakundetan testu bat adostu dutela egun honetarako eta horietako batzuetan “terrorismoarenak ez diren biktima batzuk” aitortzen direla, ondorioz, bere alderdiak omenaldia bere aldetik egiteko hautua egin duela: “Donostian Memoriaren Egunean 12:00etan monolitoaren aurrean elkarretaratzea egiteko deialdia soilik egin dute, ez da testurik adostu eta, beraz, gu terrorismoaren biktimak omentzera etorri gara urtero egun honetan egiten duten bezala”.
Eneko Goia alkatea, berriz, pozik agertu da aurtengoan alderdi guztiek bat egin dutelako: “Pozgarria da ikustea sufrimenduaren aitortzan, behintzat, elkarrekin gaudela”.