Azaroaren 26an egingo dute I. Mikroantzerki maratoia
Hiru antzezlan ikusteko aukera izango dute Kontadoresera bertaratzen direnek, doan.
El Sekaderok elkarlanean antolatutako Mikro Antzerki Maratoiaren lehen edizioa antolatu dute. Azaroaren 26an, larunbatean, izango da, 19:00etatik aurrera, Kontadoresen bertan. Sarrera doakoa izango da, eta bertaratzen direnek hiru mikro antzerki emanaldi ikusteko aukera izango dute. Antzezlan bakoitzak 15 minutuko iraupena izango du.
Kontadoreseko kudeatzaile Luxia Iriondok azaldu duenez, ezinegon kulturala eta proiektu sortzaileak bultzatzeko xedeekin egiten dute lan urte osoan zehar, espazioak eta tresnak utziz. Bada, oraingoan, El Sekaderorekin elkarlanean, publiko zabalago batengana iristeko asmoz, mikro antzerki maratoia egin dute. Orotara, 16 antzezlan eta 29 lagunek hartu dute parte izen emate prozesuan, eta horietatik hiru aukeratu ditu epaimahai batek. “Gaurkotasunean eta balio eszenikoan oinarritu dira hautaketa egiterako garaian”, nabarmendu du Iriondok.
El Sekaderoko programatzaile Alfredo Redodondo, bere aldetik, esan du topaketa horren bitartez helburu nagusia dela mikro antzerkia bera sustatzea, “erakustea zer den, eta edozein tokitan egin daitekeela”. Aukeratutako piezak dira: Telmo eta Haritz taldearen Bikarrizketa, Trino Teatroaren Maita(k)le borroka eta Rebufo Teatroaren La extraordinaria historia del niño zombie. Redondok adierazi du lehenengoan umorea izango dela nagusi; bigarrenean, berriz, egungo gaiak –indarkeria, maitasuna, gizarte gaiak…– azaleratuko dituzte aktoreek; eta, hirugarrenean, diskriminazioa izango dute hizpide.
Kultura proposamen berri bat aurkeztu dute gaur udaletxean. Hain zuzen ere, Kontadores Gazte Zentroak eta