'Carmen' opera Parte Zaharrera jaitsiko da larunbatean
Opus Lirica konpainiak Carmen opera dramatikoa eskainiko Kursaaleko Auditorioan, otsailaren 10 eta 12an. Aurrekari moduan eta opera jendeari hurbiltzeko, larunbatean Urgulleko gaztelutik Parte Zaharrera jaitsiko dira obrako 40 bat partaide. Kalez kale operaren pieza ezagunak abestu eta krabelinak banatuko dituzte, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Bihar, ostirala, Opus Liricaren Carmen operaren inguruko erreportajea argitaratuko dugu Irutxuloko Hitzan. Ekaitz Gonzalez Urretxu eszena zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan dugu.