(Irudia: @lance.art)
Asko izan dira Groseko Mirakruz 19 eraikina sare sozialetan penaz agurtu dutenak. Joan den astean hasi ziren 1888an eraikitako etxebizitza desegiten, eta hiritarrek egindako argazki asko zabaldu dira. Argazkien artean, collage bat topatu dugu Instagramen.
@lance.art erabiltzaileak egindakoa. Mirakruz 19an oinarritutako pieza bat sortu du, baina aurretik ere beste batzuk egin izan ditu, Donostiako beste leku batzuetan inspiratutakoak. Nautikoa, Equitativa eraikina, Kontxako badia, Groseko San Ignazio eliza eta Zurriola, besteak beste.