Hainbat jarduera egingo dituzte larunbatean Groseko lau tabernak antolatuta
Groseko lau tabernak hainbat jarduera antolatu dituzte larunbaterako: ikastaroak, gastronomia eta musika. Groseko La Pizzeta, Ondarreta tabernena, Bodega Donostiarra eta Malandrino tabernek hartuko dute parte, Donostiako sustapenak emandako laguntza baten ondorioz.
Taberna guztiak apainduko dituzte, horrela, auzoari festa giroa emanez.
Egitaraua:
11:00- Txikichef. Ismael Iglesiasen eskutik Groseko La Pizzetan
12:00- Donostia Lindy Hop. Groseko La Pizzetan.
13:00- Gorka bakarlaria eta Ubil taldearen kontzertua. Bodega Donostiarran.
13:30- Ikastaroa: eguneroko Look profesionala. Charo Casteres. Ondarreta tabernan.
19:30- Akimboren kontzertua. Bodega Donostiarran.
20:00- Bon O´Clock tandearen kontzertua. Groseko La Pizzetan.
20:30- Don Loope DJ. Ondarretako tabernan.