Carmen Adarraga saria jasoko du Maria Ayestaranek. (Argazkia: Malen Aldalur)
Maria Ayestaran hockey entreanatzaile eta jokalari ohia sarituko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperan, Ideo Oronan. Sariarekin, emakumeen kirolaren alde egindako ibilbidea aitortu nahi dutela azaldu du Aldundiak.
Kirolari donostiarra giltzarri izan da Realeko belar hockey taldean, jokalari gisa lehendabizi, eta entrenatzaile gisa ondoren. Nazioarteko 89 partida ofizial jokatu zituen, eta estatu mailako selekzioak 1971 eta 1984 artean jokatutako norgehiagoka guztietan parte hartu zuen.
“Maria Ayestaran emakume konformagaitza da, borrokalaria eta emakumeen kirolean oso inplikatua”, azaldu du Denis Itxaso kultur eta kirol diputatuak.
Carmen Adarraga sariaren II edizioaren sari banaketa martxoaren 7an egingo dute, 19:00etan, Ideo Oronan (Hernani). Sari gisa, Ricardo Ugarte eskultorearen obra bat jasoko du.
Informazio guztia hemen.