Antton Olariagaren erakusketa irekiko dute Komikigunean
Astelehenean, hilaren 20an, Antton Olariaga marrazkilariaren lanei eskainitako erakusketa bat irekiko dute Komikigunean: Marra eta hitza. Antton Olariaga. Asteazkenean, hilaren 22an, Olariagarekin berarekin bisita gidatua egiteko aukera izango da, 19:00etan. Martxoaren 2an, berriz, Koldo Izagirre idazlea eta Antton Olariaga solasean ariko dira, 19:00etan.