Kontxako hondartza Europako hondartzarik onena izendatu dute
Kontxako hondartza hautatu dute TripAdvisorreko erabiltzaileek Europako hondartzarik onena bezala. Mundu mailan, berriz, Brasilgo Baia do Sancho izan da irabazlea.
Urtebetez, hondartzetako bidaiariek egindako iruzkinen eta sailkapenen kopurua eta kantitatea kontuan hartuta hautatu dituzte irabazleak.
Honez gain, azaldu dute Kontxako hondartza European Best Destinations webguneak eta The Huffington Post egunkariak duela gutxi jarri dutela Europako hondartza onenen artean.
Gaineratu dute Donostia Turismoa & Convention Bureauk nazioarteko komunikabideekin eta agenteekin batera egiten dutela lan Donostia nazioarteko merkatuetan kalitatezko turismogune gisa modu positiboan jartzeko helburuarekin: “Egindako kolaborazio horietan, turismo iraunkorreko mezua hedatzearen aldeko apustua egin du eta urte-sasoien araberakoa ez den turismoa eta deskontzentrazioa bultzatu ditu”.