Martxoan abiatuko dituzte Uliako ur biltegiak ikusteko bisitak
Segurtasun arrazoiak bermatzeko utzi zituen bertan behera Udalak.
Uliako auzo elkarteko kideak haserre eta kezkatuta agertu ziren Udalak harturiko erabakiarekin. Gurpeguik azaldu du Udalak auzo elkartearekin adosturiko hitzarmenaren arabera, bisita gidatuak Udaleko langile batek gainbegiratu behar dituela. Horretaz arduratzen zen langilea iragan abenduan jubilatu zen.
Orain arte, ur biltegietara bisitak egiteko inskripzioa Uliako auzo elkartearen bidez egin behar zen. Aurrerantzean, Cristina Enea fundazioaren bitartez egiteko asmoa dutela adierazi du Gurpeguik.
Uliako ur biltegiak bisitatu ahal izango dira martxoaren azken igandetik aurrera. Horrela jakinarazi du Alfonso Gurpegui Ingurumen zinegotziak. Udalak bertan behera utzi zituen urtarrileko eta otsaileko bisitak, ur biltegiak segurtasun arrazoiengatik. Gurpeguik azaldu duenez, bisitarien segurtasuna bermatzeko plan bat abiatu dute. Sarbideak egokitu eta ur biltegiko ibilbidea hobeto argiztatzea du helburu.
Buskando eta Soroborda ur biltegiak balioan jarri nahi dituztela azpimarratu du Gurpeguik. Horretarako, Cristina Enea fundazioarekin akordio bat egingo dute, Uliako auzo elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak Udaleko langile batek gainbegiratzeko. Era berean, eremuaren dibulgazioa eta hilabeteroko bisitak indartuko dituzte.
Erlazionatutako edukiaUliako ur biltegietara bisitak egiteko oztopoak jarri dizkiete