Ibaetako jaiak ospatuko dituzte martxoaren hasieran
Martxoaren 3an eta 4an ospatuko dituzte Ibaetako jaiak. Ostiral gauetik larunbat gauera iraungo du festak. Bi egunez ederki pasatzeko egitaraua prestatu du Ibaetako jai batzordeak.
Martxoaren 3an, ostirala, 22:00etan Porco Bravo eta Pelayo y sus malditos taldeen kontzertuak egongo dira. Larunbatean, berriz, 20:00etan bertso poteoa egingo dute Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi bertsolariekin: eta festari amaiera emateko, Nogen taldearen kontzertua eta Erokomeri erromeria taldea arituko dira oholtza gainean.