Nahia Alkorta Elezgarai, Sabeletik Mundura webgunearen aurrean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Gurasoei laguntzeko asmoz, lanari ekin zio Nahia Alkorta Elezgaraik (Amara, 1986), duela sei urte. Sabeletik Mundura izeneko webgunea bere lehen umetxoa dela esan daiteke. Izan ere, bere bikotekidearekin batera ama izatea erabaki zuenean, abiatu baitzuen proiektua. Orain, bi seme ditu, eta Sabeletik Mundura bere bizibidea bihurtu da: “Informazioa biltzen hasi nintzen, gaiaren inguruan ikasten, profesional desberdinekin hitz egiten, eta gutxinaka, dokumentazio lan hori egiten. Azkenean, 2013an, sarean jarri genuen dena”, azaldu dio adituak IRUTXULOKO HITZAri.
Gurasotasonari zuzendutako webgune bat da Sabeletik Mundura, eta hainbat alderdi jasotzen ditu, haurdunaldi aurretik hasi eta haurra jaio ostera arte: “Euskaraz bizi eta hezi nahi dugu, eta oinarria falta zitzaigun. Hasierako faserako ez zegoen informaziorik, eta hutsune hori betea geratu da. Hala ere, ez da sekula amaituko sareko lana”.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera egongo da, ostiraleko astekarian.