Miquel Navarro artistaren erakusketa Kutxaren Kubo aretoan. (Argazkia: Juantxo Egaña)
Miquel Navarro. Irudizko arkeologiak erakusketa zabaldu dute Kursaaleko Kutxaren Kubo aretoan, eta hantxe izango da maiatzaren 21era bitarte. Aretoko lurrean sakabanatuta, baina, aldi berean, multzokatuta ageri diren ehunka unitatek osatzen dituzten hiriek hartzen dute erakusketaren espazio nagusia.
Familientzako tailerrak egingo dituzte larunbatetan, 12:00etatik 13:30era. Horietan, kartoiz, kortxoz, plastikoz, zurez eta plastilinaz euren hirien diseinu propioak egin ahalko dituzte haurrek. j. egaña